2010eko erroldaren arabera, 197.488 biztanle zituen eta hauetako %8'65 euskaldunak ziren. Kristo aurreko 74.urtean Ponpeiok sortutako hiria da. Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da eta eusko abertzalentzat, Iruña, Euskal Herriko hiriburua da.
Mundu osoan zehar ezagutzen den hiria da bere jaiei esker;: hau da, San Ferminei esker. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen diren jaiak dira eta mundu osoko jendea etortzen da. 1591tik egiten dira, baina hasiera batean urrian egiten zen eta eguraldi kaskarra zela-eta uztailera aldatu zuten.
Eguerdiko 12etan hasten dira jaiak eta egunero, goizeko zortzietan, entzierroa dago, Santo Domingo aldapatik Iruñeko zezen plazara arte.












